Orri-markagailu lehiaketa abian da

Mirian Biteri 2008ko urr. 6a, 17:02
Zuiako Koadrilak antolatzen duen orri-markagailuen lehiaketaren hirugarren edizioa abian da. Parte-hartzaileek abenduaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak, koadrila osatzen duten udalerrietako liburutegietan, udaletxeetan edo Zuiako Koadrilako bulegoetan.

Lanak folio edo kartoi mehean aurkeztu behar dira eta mota guztietako materialak erabili daitezke. Orri-markagailuen neurria honakoa izan beharko da: 4,5 x 21 zentimetro. Bestelako neurririk ez da onartuko. Lehiakide bakoitzak hiru lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.

Orri-markagailuak itxitako kartazal baten barruan aurkeztu beharko dira eta kartazalean idatzi beharko dute: III. Orri-markagailu lehiaketa Zuiako Koadrila. 

Irabazleak, 150 euro

Kategoria bakoitzeko hiru sari banatuko dituzte; irabazleak 150 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 euro eta hirugarrenak 60 euro. Urtarrilaren 12tik aurrera irabazleen izenak Zuiako Koadrilako web  gunean egongo dira ikusgai. Lehiaketaren gaineko informazio gehiago duzue  www.cuadrillazuia.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak