Ondarea Berreskuratzeko Taldearen bilera eguenean udaletxean

Edu Mendibil 2010ko mai. 26a, 19:09

Aramaioko Ondarea Berreskuratzeko Taldeak (AOBT) bilera batera deitu ditu herritarrak. Bihar, eguena, izango da batzarra udaletxean, 19:00etan.

Bi helburu nagusi ditu taldeak: alde batetik, taldea berrindartzea, jendea erakartzea taldera;  eta, bestetik, egin daitezkeen lanak aztertzea. Hain zuzen ere, hainbat egitasmo ditu esku artean AOBTk. Urkiolako Parkekoak Aramaioko bailara zeharkatuko duen PR ibilbide bat markatzen hasi dira eta bide horren hasiera egokitu nahi dute taldeko kideek. Hain zuzen ere, Ametzuko bidea, Sastiña ermitaren atzealdean dagoena da konpondu nahi dutena. Ekainaren 5erako egin dute hitzordua eta batzen den jendearen arabera ikusiko da zenbat egunetako lana izango duten. Sasi-garbitzeko makinak edota aitzurrak eramatea eskatu dute AOBTkoek. Goizeko bederatzietan elkartuko dira Aramaioko plazan eta lana amaitutakoan bazkaria egitea da asmoa.

Alex Mendikute AOBTko presidentearen arabera, Aramaion ondare ugari dago ezkutuan eta lan asko dago egiteko, Murumendin esaterako: "Aramaioko lehenbiziko kokalekua izan zen Murumendi eta arkeologoen artean oso ezaguna da inguru hori". Udalaren laguntza badutela dio Mendikutek. Eta etorkizunerakobeste bi proiekturi ekiteko asmoa: Andre Mariko bidea egokitzea eta Arraga auzoko ur saltoko bidea hobetzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak