Ikastaroa emango den herria zehazteke dago oraindik. Izena ematen duten ikasleen jatorriaren arabera erabakiko da. 48 orduko iraupena izango du. Urriaren 13an hasiko da eta azaroaren 4an amaituko da. Ikastaroaren ordutegia izango da, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:30era.
Ikastaroan parte hartu ahal izateko 15 euroko matrikula ordaindu beharko da. Izenemateko epea urriaren 8ra arte dago zabalik, egun hori barne. Ikastaroaren gaineko xehetasun guztiak www.cuadrillazuia.com web gunean daude ikusgai. Izena emateko, bestetik, 945 43 01 67 telefono zenbakira deitu daiteke edo economia@cuadrillazuia helbide elektronikora idatzi.