Olioa eta pilak birziklatzeko gune berria ipini du Udalak

Arritxu Barruso 2007ko urriaren 25a

Olioa eta pilak birziklatzeko behien behineko tokia Udaletxeko harategi zaharrean ipiniko du Udalak. Ostiralean irekiko dute birziklatzeko puntu berria.

Bere ordutegia honakoa izango da; astelehenetik asteazkenera 08:30etik 17:30era eta ostegun eta ostiraletan 08:30etik 15:30era. Birziklatzeko puntua herriko gazteek okupatuta zeukaten Diputazioaren etxolan zegoen lehen, baina higiene arazoak direla eta oraingoz, behintzat, birziklatzeko gune berria harategi zaharrean kokatzea erabaki du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak