Olioa birziklatzeko poteak banatuko ditu Udalak

Arritxu Barruso 2009ko abenduaren 21a

Aramaioko Udalak olioa birziklatzeko sentsibilizazio kanpaina ipini berri du martxan; herritarrak sukaldean erabiltzen den eta ingurumenarendako horren kaltegarria den olioa birziklatzera animatu nahi dituzte. Hori horrela, urtarrilaren 10era bitartean olioa birziklatzeko poteak banatuko dituzte; etxe bakoitzeko edukiontzi bat emango dute.

Auzoetako bizilagunei auzo alkateek banatuko dizkie poteak. Ibarrako bizilagunek, berriz, udaletxean bertan jaso ahalko dituzte urtarrilaren 10era bitartean.

Erabilitako olioa pote horietan gorde beharko da eta Udalak hiltegi zaharrean ipini duen deposituan hustu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak