Urtero-urtero Araian egiten den Umorezko Antzerki Jaialdian parte hartutako talde batek bere antzezlana egiten du Oletan. Aurten, Zirika Zirkus taldea etorriko da eta umeei zuzendutako Zorionak zuri antzezlana eskainiko dute. Bertan, urtebetetze bat antolatu eta ospatzeko asmoarekin azaltzen dira eszenatokian Loretxu eta Bolintxe, baina, arazotxoak ere topatuko dituzte. Malabarak, akrobaziak, dantzak, magia eta oreka jokoak izango dira bertan, besteak beste, haurrek ondo pasatzeko.