'Nocturna, abentura magiko bat' filma ikusteko aukera izango dute gaztetxoenek domekan

Arritxu Barruso 2008ko azaroaren 19a

Misteriozko abentura bat biziko dute Aramaioko umetxoek domeka honetan. Nocturna, abentura magiko bat filma emango dute 17:00etan, kultura etxean. Gauaren ilunean,etxeetako zaratak besterik entzuten ez direnean, txoko guztietan gauza misteriotsuren bat dagoela ematen du eta beldurrak hartzen digu irudimena. Egun batean, izarrak itzali egingo dira eta gaua ilunpean geratuko da betiko. Tim ume beldurtia da,baina, kasu honetan kemenez jantziko da halako ezbehar handia konpontzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak