Neurriak hartuko dira oker aparkatutako autoekin

Arritxu Barruso 2009ko mar. 5a, 16:47
Udal Gobernuko ordezkariek, aurrerantzean, ez dute autorik ikusi nahi herriko plazan; izan ere, behin behieneko bi aparkaleku berri eraiki dituzte. Lehenengoa inauguratu berri den Osteta kalean dago eta bigarrena, Iturrizuri kalean. Kalkulatzen dute gutxi gorabehera 50 auto inguru sartzen direla bi aparkaleku horietan.

Hori horrela, Udaleko ordezkariek uste dute ez dagoela autoa zertan debekatutako lekuetan utzi. "Badakigu Aramaion autoa ondo aparkatzeko arazoak egoten direla. Baina aurrerantzean ez dago aitzakiarik. Herriko plazatik gertu bi aparkaleku egokitu ditugu-eta", azaldu du Asier Agirre alkateak. Hori horrela azaldu dute, hemendik aurrera, neurriak hartuko dituztela gaizki aparkatutako autoak zigortzeko.

Nardeaga oinezkoendako

Udalak herritarrekin batera herrigunea antolatzeko plana garatu du. Proiektu horren zehazten da, besteak beste, Nardeaga kalea oinezkoendako bihurtzea. Udalak azaldu du, horretarako, laster seinaleak ipintzen hasiko direla. Lanak bukatutakoan, beraz, ezingo da autoz sartu, ezta aparkatu ere Nardeaga kalean. Udalak aurreikusten du beharrezko aldaketak egitea uda iritsi baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak