Aitor Larrañaga azkoitiarra ari da Baserri Barri egitasmoko koordinatzaile lanetan eta bilera urriaren 14an egingo dute Sastiñan, 19:00etan. Gaiarekin interesatutako herritar guztiak daude deituta bilerara. Usurbilgo Usurbiltzen eta Beizamako Uztaro kooperatibako ekoizle zein kontsumitzaileek euren esperientziaren berri emango dute.
Aramaion ideia zera da: kontsumo taldeko kide bakoitzak hilero kuota finko bat ordaintzea eta trukean baserritarrek ekoiztutako produktuekin osatutako saskia jasotzea astero. Elikadura ohiturak berreskuratuz modu osasuntsuan jateaz gain, bitartekariak saihestu eta nekazaritza babestu nahi dute.