Nahitaezko lurren desjabetzeen akten kontra mobilizazioak maiatzaren 5ean eta 6an

Arritxu Barruso 2008ko api. 29a, 13:56
AHT Gelditu Elkarlanak mobilizazioak deitu ditu Aramaion maiatzaren 5ean eta 6an. Izan ere, Espainiako Sustapen ministerioak maiatzaren 6an, 7an, 8an eta 13an idatziko ditu nahitaezko desjabetzeen aktak Aramaion.

Maiatzaren 5ean, astelehenean, manifestazioa eta batzarra egingo dute 20:00etan. Asteartean, gero, 10:30ean udaletxe parean protesta egingo dute. Izan ere, Sustapen Ministerioko ordezkariak ordu horretan joango dira aktak egitera.

AHT Gelditu Elkaralanetik adierazi dute Aramaion Abiadura Handiko Trenak 600.000 metro koadroko lur eremua okupatuko duela. Azaldu dute 1.405 metroko luzeera eta 70 metroko altuera izango duen biaduktoa egingo dutela, eta salatu dute horrek sekulako kalteak eragingo dituela hainbat auzotan. Haranak zatituko dituen langa artifizial bat ere egingo dutela adierazi dute, eta tunelen zulaketatik ateratako hondakinekin mendi magalak zakartegi bilakatuko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak