Musika ikasketarako eta eskola garraiorako diru-laguntzak emango ditu Udalak

Maider Arregi 2009ko ekainaren 8a

Hemen dituzue musika ikasketarako eta eskola garraiorako 2008/2009ko kurtsoetarako diru-laguntzak eskatzeko bete behar diren baldintzen gaineko informazioa:

Musika ikasketarako diru-laguntzak

Baldintzak

Aramaion erroldatuta egotea.
ARRASATE MUSIKAL eskolan matrikulatuta egotea.
Langabetua izatea.

Dokumentazioa

Matrikulazio agiria.
Banketxeko kontua.

Eskaera

  • 2009ko uztailaren 17a baino lehen egin behar da Udal bulegoetan.

Eskola Garraiorako diru-laguntzak

Norendako
Ondorengo ikasketak egin dituztenentzat:
DBH (Arrasateko institutokoak izan ezik)
HSAOG (LOGSE)
Erdi eta Goi mailako heziketa zikloak
Unibertsitate mailako ikasketak

Dokumentazioa

Matrikulazio agiria
Urteko matrikularen ordainagiria
Banketxeko kontua

Eskaera

  • 2009ko ekainaren 26 baino lehen aurkeztu behar da Udal bulegoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak