Mendi eta sagardotegi irteera antolatu dute Orixol elkartekoek

Arritxu Barruso 2008ko martxoaren 28a

Apirilaren 19an egingo dute irteera. Donostiako Adarra mendira igo ostean Hernaniko sagardotegi batean bazkalduko dute.

Irteera 08:00etan izango da herriko autobus geltokian. Donostiako Adarra mendira joango dira, lehenengo, eta Hernaniko Otsuenea sagardotegira gero. Adarra mendiak 817 metro ditu; Orixol elkartetik azaldu dute nahiko mendi erraza dela eta lasai-lasai igoko dutela mendia. Adarratik jaitsi ostean, sagardotegira joango dira, eta handik, gero, Hernanin tragoxka batzuk hartzen geldituko dira. Iluntzean bueltatuko dira Aramaiora.


Interesa dutenek apirilaren 16a baino lehen eman beharko dute izena, herriko tabernetan ipiniko dituzten karteletan. Orixol@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaltzea da beste aukera.  Orixolekoek adierazi dute irteera polita izango dela eta oso ondo pasatuko dutela; herritar guztiak izena ematera animatu nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak