Mendekotasun duten pertsonak aldi baterako egoitzan sartzeko diru-laguntzak

Maider Arregi 2009ko apirilaren 24a

Diru-laguntza hau, publikoak ez diren egoitza eta etxebizitza komunitarioetarako da. Hemen dituzue eskaera egiteko bete behar diren baldintzak:

BALDINTZAK:

1. Pertsonaren mendekotasun balorazioa hartuko da kontuan eskaera egiterakoan, hau da, bere gradu eta dependentzia maila.

2. Etxean zaintzen ohi dela ziurtatzea, egonaldi laburraren aurretik eta baita ostean ere.

3.Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan, gutxienez, hiru urte erroldaturik egotea.

4. Zuzendariordetza teknikoaren ebazpen positiboa izatea.

Ez da diru-laguntzarik emango, egonaldi/gau kopurua 30 baino gehiago bada urtean (jarraian zein urtean banatuta izanda).

Informazio gehiago nahi izanez gero, zure udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko bulegora jo dezakezu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak