Masusta haurreskolarako logotipo lehiaketa deitu dute

Usoa Agirre 2007ko urt. 18a, 19:03
Aramaioko Udala laster zabalduko den Masusta haurreskolarendako irudi eta logotipo bila dabil. Horretarako deitu dute lehiaketa. Otsailaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.

Parte hartu nahi duten artista afizionatu edo profesional guztiek izango dute aukera bere lanak aurkezteko, ondorengo baldintzak kontuan hartuz:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.
  • Obra guztiek orijinalak izan beharko dute eta ondorengo izena jaso: Masusta Haur Eskola.
  • Teknika: librea. Obra guztiak modu digitalean aurkeztu beharko dira, eta baita paperean ere.
  • Gutunazal baten barruan aurkeztu beharko da logotipo bakoitza eta kanpoan izenburu hau jarriko zaio: MASUSTA-LOGOTIPO LEHIAKETA. Barruan, gutunazal txiki batean izenburu bera eta egilearen datuak sartu beharko dira.
  • Lanak aurkezteko epea: otsailaren 16a
  • Aurkezteko lekua: Aramaioko Udala, Bixente Goikoetxea Plaza, Aramaio.
  • Epaimahaia: Euskara eta Kultura batzordeak osatuko du.
  • Erabakia egileari jakinaraziko zaio eta Goienkaria-n ere argitaratuko da.
  • Obra irabazlea Udalaren esku geratuko da, eta jabetza osoa Udalak izango du. Beste obrak egileei bueltatuko zaie.
  • Saria: Aukeratutako logotipoaren egileari 250 euroko saria emango zaio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak