Martitzenean Plan Orokorraren gaineko azalpenak emango dituzte

Arritxu Barruso 2009ko azaroaren 6a

Plan Orokorrak Ibarrarako proposatzen duen etxebizitza kopurua murriztea nahi da; horixe erabaki zuen Plan Orokorreko Aholku Batzordeak orain dela hilabete batzuk. Murrizketa horiek egiteko aukerak aztertzeko enpresa batek azterketa egin du, eta azterketaren emaitzak azaltzeko bilera egingo da martitzenean, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan.

Etxebizitza kopuruaren gaiaz gain, planaren egoeraren eta kudeaketaren inguruan hitz egingo da bileran eta aurrera begira jarraituko diren pausoen berri emango dute. Azterketa horrek egoera "desblokeatu" egingo duela azaldu du alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak