Martitzenean bilera egingo da kiroldegian bertako zerbitzuak hobetzeko asmoz

Arritxu Barruso 2007ko urr. 25a, 20:40
Joan den ostiralean ireki zituen berriz bere ateak Aramaioko kiroldegiak. Horrek esan nahi du kiroldegiaren kudeaketa lanak egiten hasita daudela. Udalak, dena dela, kiroldegiaren zerbitzua hobetu nahi du eta horretarako bilera bat egingo du herritarrekin urriaren 30ean kiroldegian bertan, arratsaldeko zazpietan.

Bilera horren helburua da kirol zerbitzuak ahalik eta ondoen funtzionatzeko herritarren iritzia jasotzea. Bileran parte hartuko dute Udaleko ordezkariek eta kiroldegiaren ardura izango duen enpresako kideak.

ordutegi berdina

Udaletik jakinarazi dute ordutegia ez dela aldatuko eta abuztua aurretik zegoen berberarekin jarraituko dutela lanean. Hau da astegunetan zabalik egongo da arratsaldeko bostetatik bederatzietara, zapatuetan, egun guztian zehar eta domekan goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu batera.

abuztutik itxita

Aramaioko Udalak abuztuan itxi zuen kiroldegia, bertako zerbitzuak kudeatzen zuten enpresaren desadostazunak zituelako. Kiroldegia oso egoera txarrean zegoela ikusita, berau itxi eta bere ardura beste enpresa bati ematea erabaki zuen Udalbatza berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak