Manex, Iker eta Andere Arabako Bertso Txapelketako kanporaketetan asteburuan

Arritxu Barruso 2008ko otsailaren 27a

Arabako Bertso Txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak egingo dira aste bukaera honetan. Manex Agirre, Andere Arriolabengoa eta Iker Agirre izango dira kanporaketa horietan finalaurrekoetara pasatzeko lehian.

Bigarren kanporaketa gaur, barikuan, izango da, Lantziegon. Luis R-ko upategian, 20:00etan. Andere Arriolabengoa izango da bertan. Hirugarren kanporaketa, berriz, zapatuan egingo dute, Laudion, Basalarrina elkartean. Manex Agirre eta Iker Agirreren txanda izango da zapatuan. Idoia Beitia aramaioarrak jarriko dizkie gaiak.

 

Txapelketaren eta kanporaketen inguruko informazio guztia eskuragarri dago www.bertsozale.com webgunean.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak