Manex Agirre nagusi Arabako Bertso Txapelketako lehen kanporaketan

Maider Arregi 2009ko ots. 23a, 17:30
Finalerditarako txartel zuzena lortu du Manex Agirre aramaioarrak. Zapatuan, otsailaren 22an, Amurrion eman zioten hasiera aurtengo bertso txapelketari. 40 bat lagunek girotu zuten afalondoa. Lehiatu ziren bertsolariak, berriz, hauek: Manex Agirre, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Serapio Lopez eta Felipe Zelaieta.

Sei bertsolariek zortziko nagusian eta zortziko txikian egin behar izan zuten ofizioko lana eta, bakarkako atalean, puntuari erantzuna eta hitzari bertsoa botatzea izan zuten betebeharra. Lierni Altuna  aritu zen gidari lanetan.
Hamar eta erdiak jota bertso saioa hasterako. Agurra mozorroz jantzita kantatu zuten bertsolariek Aratusteetako ohiturei jarraituz. Aratusteen doinuren bat ere entzuterik izan zen. Hemen duzue kronika osorik irakurtzeko aukera.

Lortutako puntuazioa

MANEX AGIRRE: 158

JUAN MARI JUARISTI: 149’5

ZIGOR ENBEITA: 148’5

SERAPIO LOPEZ: 146

RUBEN SANCHEZ: 143

FELIPE ZELAIETA: 134’5

Txapelketako bigarren kanporaketa

Datorren ostiralean izango da Oionen, txapelketako bigarren kanporaketa. 20:00 da afarirako hitzordua. jarraian, Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Alberto Martinez "Beitto", Xabi Igoa, Ander Solozabal eta Izar Mendiguren arituko dira bertsotan. Idoia Beitiaren gidaritzapean, Arabar Errioxako sustraiak errotzera doaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.

Harpidetza aukera guztiak