Manex Agirre hirugarren Zigoitiako finalaurrekoan

Irati Agirreazaldegi 2007ko martxoaren 18a

Zigoitian jokatu da, Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Manex Agirre aramaioarra hirugarren tokian sailkatu da.

Areto betean bertsolariek saio orekatua egin dute eta izan da aukera arrazoi bitxiak entzuteko ere.

Manex Agirre aramaioarra izan da saioan ibarreko ordezkaria. Hamarreko txikian hanka sartzeren bat egin arren, hamarreko handian eta bakarka saio politak borobildu ditu.

Amaieran Zigor Enbeita izan da lehenengo 328,5 punturekin; Iñaki Viñaspre bigarren 323,5 punturekin; Manex Agirre hirugarren puntuetan berdinduta eta Izar Mendiguren (319,5); Ruben Sanchez (309)  eta Felipe Zelaieta ( 294) ondoren.

Datorren domekan 17:30ean Aramaioko kultura etxean jokatuko den bigarren finalerdira arte itxoin beharko da finalista guztien izenak jakiteko.

Aramaioko saioan honako bertsolariek jardungo dute Lierni Altuna herriko gai emailearen esanetara: Andere Arriolabengoa,  Rikardo Gonzalez de Durana, Serapio Lopez, Juan Mari Juaristi,  Oihane Perea eta Asier Otamendi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak