Manex Agirre bigarren Arabako finalean

Irati Agirreazaldegi 2008ko apirilaren 5a

Amaitu berri da Arabako Bertsolari Txapelketa. Bi aramaioar izan dira finalisten artean eta Manex Agirre bigarrena izan da. Gasteizko Printzipal antzokian jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketako finala eta Asier Otamendi eroan du etxera txapela. Agirre eta Otamendirekin batera; Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre eta Andere Arriolabengoa aramaioarrak jardun dute bertsotan.

Azken txanpa

Sei bertsolariek lan bera egin ostean, bik egin dute aurrera azken jardunerako: Manex Agirrek eta Asier Otamendik. Seiko motzean elkar ikusi ezin duten bi bizilagun dantzan ipini ditu gai jartzaileak. Manexek esan dio Asierri berarekin baino nahiago duela dantza askean jardun eta aramaioarra nahiko aske eta arrazoi politak botatzen entzun dugu. Kartzelako lanean bizileku berri batean jarri ditu gai emaileak bi bertsolariak. Etorkinaren paperean ipini du bere burua Otamendik; Manex Agirrek kartzela hartu du bizileku 18/98ko auzipetu baten lekuan.

Otamendi txapeldun

Lan puntuagarria amaitu eta epaimahaikoek batuketak egin ostean, Asier Otamendik eskuratu du txapela eta Manex Agirre izan da bigarren. Hurrenez hurren sailkatu dira: Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Zigor Enbeita eta Andere Arriolabengoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak