Manex Agirre aramaioar bakarra, Arabako Bertso Txapelketako finalean

Iker Barandiaran 2009ko martxoaren 22a

Bagenekien Manex Agirre aramaioarra Arabako Bertso Txapelketako finalean izango zela, baina berarekin oholtza gainean jardungo zuten bertsolarien izenak falta zitzaizkigun; horiek atzo Aramaion jokatu zen bigarren finalerdian erabakitzen ziren.

Andere Arriolabengoak, Iker Agirrek eta Xabier Igoak ezin izan dute finalerako paserik lortu. Manex Agirrek Iñaki Viñaspre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea eta Asier Otamendi izango ditu lagun taula gainean finalean. Azken bi horiek izan ziren, hain justu, Aramaioko finalerdian sailkatu zirenak.

Kultura etxea, beteta

Atzo Aramaion jokatu zen finalerdiak kultura etxea goraino betetzea lortu zuen, jendez lepo egon zen aretoa. Andere Arriolabengoak eta Xabier Igoak herritar asko batu zituzten sailka zitezen animoak ematen eta, jakina, saioaz gozatzen. Eta, jakina, aramaioar biek batu zituzten txalo zaparrada handienak. Giroa benetan polita eta beroa izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak