Zigoitiako aretoa betetzear hasi zuten saioa zapatuan, Manex Agirre(334 puntu), Iñaki Viñaspre (324), Rikardo Gonzalez de Durana (313), Juan Mari Juaristi (311), Izar Mendiguren (298’5) eta Serapio Lopezek (260). Seiak aritu ziren bi orduko lanean, Idoia Beitia gidari zutela. Datorren igandean, Aramaion erabakiko da zein bertsolari lehiatuko diren Gasteizko Printzipaleko finalean.
Datorren igandean Aramaion
Aramaioko saioaren ostean erabakiko da nor igoko den, Manex Agirrerekin batera, Printzipal Antzokiko oholtzara. Oihane Perea, Asier Otamendi, Xabier Igoa, Andere Arriolabengoa, Ruben Sanchez eta Zigor Enbeita arituko dira finalerako txartel bila Aramaioko Kultur Etxean. 17:00etan hasiko da saioa eta Lierni Altunak gidatuko du.
Finala berriz, apirilaren 4ean izango da Gasteizko Printzipal Antzokian.