'Maitagarri amandrea' filma botako dute domeka arratsaldean

Arritxu Barruso 2007ko azaroaren 8a

Herriko gaztetxoek 'Maitagarri amandrea' filma ikusteko aukera izango dute domekan arratsaldeko bostetan Kultura Etxean.

Anabelek (Mara Wilson) maitagarri amandre bat eduki nahi zuen, baina nekez pentsatuko zuen bere guraria bete eta amandre hark (Martin Short) Murray izango zuela izena. Anabelek "artxila-murtxila" esateko denbora ere ez du behar izan Murrayk esperientziarik eta zuztarrik ez duela konturatzeko, baina halabeharrez abentura zoro eta barregarri batean elkartu dira biak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak