Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Basque Teamek (BAT) Zilarrezko Kaikua saria jaso zuen eguaztenean. Artzai Gazta jatorri izendapenak duela zortzi urtetik ematen duen saria da; Basque Teamek elitezko euskal kirolariak sustatzeko egin duen lana saritu nahi izan dute. Gainera, aurtengo diplometako bat BATen babespean diharduen Maider Unda borrokalari aramaioarrak jaso du, borrokalari gisa egiten ari den lanagatik eta familia usadioaren araberako gaztagintza uztartzeagatik. Sariak banatzeko ekitaldia Donostiako Miramar Jauregian egin zen. Undak azaldu zuen bi talde horiekin, BATekin eta Artzai Gaztarekin, oso gustura egiten duela lan.