Martitzenean, irailaren 22an, abiatu zen Maider Unda borrokalari oletarra Danimarkako Herning hirira, munduko txapelketa jokatzera, eta hain zuzen ere, gaur jakingo du zeinen kontra borrokatu beharko duen, pisatzea egin ostean.
Maider Undaren gaineko blogean diotenez, "sasoi onean" heldu da munduko txapelketa honetara eta "duela bi urte Bakun (Azerbaiyan) lortutako bosgarren postua hobetzea du helburu".
Edozelan ere, urte zaila izan du borrokalari aramaioarrak, ezin izan duelako "benetako maila eman, sorbaldan izan dituen arazoengatik".
Hala eta guztiz ere, 2009an egindakoen artean, Espainiako txapela lortu zuen, otsailean.