Maider Undak ezusteko omenaldia jaso du herritarren aldetik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko abe. 14a, 17:24
Egun berezia izan da Maider Unda borrokalariarentzat gaurkoa. Lehenengo, herritarren aurrean borroka erakustaldia egin du; eta, gero, ustekabeko omenaldia jaso du herritarren aldetik.

Eguerdiko 12etan hasi dira erakustaldiarekin Aramaioko kiroldegian. Maider Unda, Luis Crespo entrenatzailea eta Mikel Mardones gasteiztarrek Barakaldoko Munoa borroka elkarteko Yera Ortiz, Arrate Hojas, Ismael Zanbrano, Oroitz Bardon eta Haritza Larrinagan laguntza izan dute. Lehenengo ohiko beroketa ariketak egin dituzte; eta, gero borrokarekin hasi dira.

Teknika eta borroka

Erakustaldian puntu bateko eta bi puntuko teknikak erakutsi dituzte. Aurkaria lurrera buruz bera botatzeak puntu bat balio du borrokan; eta, gorputzaren gainetik pasata aurkariak bizkarrarekin lurra ukitzen badu, bi puntu. Kiroldegira hurbildutako zaleek gustura ikusi dute erakustaldia. 

Omenaldia

Amaieran, ezusteko omenaldia jaso du Undak. Dantzari txikien aurreskua, eta lore sorta eta txapela jaso ditu Undak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak