Pekineko joku olimpikoetan egun handia zen gaur debagoiendarrontzat eta batez ere Aramaioko borroka libreko borrokalari Maider Undarentzat. Emakumezkoen 72 kiloko borroka libreko kategorian Ukraniako Oksana Vashchuk borrokalariaren aurka lehen proba gainditu ondoren, final laurdenetarako txartela eskuratu du baina ezin izan du Bulgariako Stanka Zlatere-rekin. Bigarren aukera batetan, Kanadako Ohenewa Akuffo gainditzea ere lortu du Undak baina brontzezko domina eskuratzeko lehian, ezin izan du Agniezka Wieszczek poloniarra mendean hartu.