Maider Unda Espainiako Txapelketan garaile

Maider Arregi 2009ko martxoaren 2a

Espainiako Txapelketa aste bukaeran jolatu da eta urrezko dominarekin itzuli da Maider Unda oletarra. 72 kiloko borroka askeko modalitatean hartu du parte Undak. 1998. urtetik, Espainiako emakumezkoen borroka taldeko partaidea da. Europa eta Mundu mailako txapelketa desberdinetan parte hartu izan du. Aipagarriak 2001eko Mediterranear Jokoetan irabazitako brontzezko domina eta 2007ko Mundialean lortutako 5. postua. Azken honek, Beijing-en ospatutako Joko Olinpikoetan parte hartzeko balio izan dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak