Maider Unda brontzezko domina Munduko Txapelketan

Irati Agirreazaldegi 2009ko ira. 26a, 12:24
Maider Unda aramaioarrak brontzezko domina eskuratu du Herning-en, Danimarkan, jokatu den borroka libreko Munduko Txapelketan. Final laurdenetan galdu arren bigarren aukera aprobetxatu eta bi borrokaldi irabazita lortu zuen domina.

Ez zen batere erraza izan Undarendako eta indar erakustaldiak eman zion hirugarren postua podiumean. Lehen bueltan Alena Perepelkinari irabazi zion eta bazirudien finalerako hautagaia zela. Baina Mongoliako Ochirbat Burmak urrerako aukera kendu zion Oletako kirolariari. Gero, ordea, Xiaoqing Qin txinatarraren aurka galdu eta bidea ireki zion Undari bigarren aukerarako.

Lehen borrokaldian Jenny Fransson suediarrarekin neurtu zituen indarrak eta baita irabazi ere. Gero eta gertuago zuen domina, borrokaldi bakarrera, hain zuzen ere. Marina Gasti aurrez aurre zuela borrokaldi gogorra jokatu zuen. Sudurra odoletan zuela lehen zatia  0 eta 1 galdu ostean buelta eman zion bigarrenean eta hirugarrenean 3 eta 0koarekin lortu zuen brontzezko domina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak