Maider Unda aramaioarra borroka libreko Espainiako txapeldun

Txomin Madina Milikua 2007ko mar. 14a, 09:53
Bederatzigarren aldiz irabazi du Maider Unda aramaioarrak borroka libreko Espainiako txapelketa. Aste Santu ostean Bulgarian jokoan egongo diren Europako txapelketetan ariko da gero, baina helburu nagusia, 2008ko Pekingo Joko Olinpikoetan parte hartzea du.
Granadan izan dira aurten Espainiako borroka libreko txapelketak, eta Granada izan du eskenatoki Maider Undaren 9. garaipenak. 72. kiloko mailan lehiatzen da Maider.

Europako txapelketa

Espainiako txapela erraz eskuratu duen arren, Aste Santuaren ostean Sofian, Bulgariako hiriburuan jokatuko diren Europako txapelketan nabarmentzea zailagoa ikusten du.

Joko Olinpikoak helburu

Emakumezkoen borroka libreak oraindik ere ibilbide motza du. Espainiako Txapelketa, adibidez, duela 10 urte egin zen lehen aldiz.
2004an, emakumezkoen borroka librea kirol olinpiko izan zen Atenasen estrainekoz. Maiderrek, baina, ez zuen Olinpiadetarako sailkatzerik lortu. Datorren urtean 2008ko Pekingo Joko Olinpikoetan egotea espero du.

Bide luzea du aurretik

29 urte ditu Undak, baina adituen arabera, lesioek errespetatuz gero, borrokalari batentzat sasoirik onena 30 urtetik aurrerakoa da. Oraindik ere asko du esateko beraz borroka munduan Maider Undak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak