Madrilgo laguntzekin Sastiña konpontzea da Udalaren asmoa

Arritxu Barruso 2009ko urt. 29a, 11:58
Krisi ekonomikoa dela-eta Espainiako Gobernuak dirulanguntzak emango dizkie udalei. Aramaioko Udalak bi proiektu aurkeztu ditu; aurrekontua, guztira, 262.000 euroko da.

Urtarrilaren 21ean egindako ez ohiko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak Madrilgo Gobernuak udalei agindutako dirulaguntzak jasotzeko aurkeztuko dituen proiektuak.


Lehenengoa Sastiñari dagokiona da. Sastiña ermita apezpikutzarena da, baina, Udalak  akordio bat sinatu du apezpikutzarekin; Aramaioko udalak 30 urtean erabili ahalko du ermita. Baina oso egoera txarrean dago eta hilabeteak daramatza itxita. Konponketa lanak Udalak egin beharko ditu. Horixe da, hain justu, Aramaioko Udalak Madrilgo dirulaguntzekin egin nahi duena: ermitaren teilatua, ormak eta kalefazioa konpondu. Gainera,  ermitaren atzealdean dagoen gelatxoa ere berriztuko dute. Asmoa da etorkizunean gela horretan egurra erreta energia sortzea ahalbidetuko duen galdara bat ipinitzea. Galdara horretatik sortutako energia Sastiñarako, udaletxearendako eta hiltegi zaharrarendako izango litzateke. Dena dela, momentuz, Espainiako Tokian Tokiko Inbertsioen Fondo Estataletik jasoko duten dirulaguntzarekin gelatxoa egokitu egingo dute bakarrik. Ermita konpontzeko proiektuaren aurrekontua 197.000 eurokoa da.

Madrilen aurkeztu duten bigarren proiektua Arraga auzorako izango da eta 65.000 euroko aurrekontua dauka. Udalaren asmoa da auzo horretako saneamendu sarea Ibarrako sarearekin lotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak