Madrilgo Arkitekturako ikasleen proiektuen aurkezpena, martitzenean

Arritxu Barruso 2010eko urtarrilaren 20a

Madrilgo San Pablo CEU unibertsitateko Arkitekturako ikasleak Aramaion izan ziren urrian. Eta orduan jasotako informazioarekin, etorkizuneko Aramaio irudikatzeko proiektuak garatu dituzte; ideia politak landu dituzte.

Proiektu batek, esaterako, Aramaion unibertsitate-campus bat kokatzea proposatzen du eta beste batek astronomia behatoki bat. 40 proiektu inguru egin dituzte eta horietatik hamar ekarriko dituzte Aramaiora. Martitzenean, hilak 19, aurkeztuko dituzte proiektuok. Arabarrik bultzatutako ekimena izanda, Arabarriko ordezkariak etorriko dira Aramaiora, baita San Pablo CEU unibertsitateko irakasleak ere. Goizean udal ordezkariekin bilera egingo dute eta arratsaldean jendaurrean azalduko dituzte proiektuak Sastiñan egingo den ekitaldian. Otsailaren 12ra arte Sastiñan ikusgai egongo dira Madrilgo ikasleen lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak