Lurgorri pasealekuan eraikiko dute eguneko zentro berria

Arritxu Barruso 2008ko urriaren 15a

Urte askotako eskaria izan da Aramaion eguneko zentro baten beharra. Bada, hilabete gutxi barru herriko adineko pertsonek Arrasatera joan barik Aramaion bertan egoteko aukera izango dute.

Udalak erabaki du dagoeneko non eraiki eguneko zentroa, Lurgorri pasealekuan, eta proiektua ere garatu dute dagoeneko. Interesa dutenek osoko bilkuren aretoan ikusi ahalko dute proiektu guztia.
130 metro koadro inguru izango ditu. Eguneko zentroaren gela nagusiak hainbat funtzio beteko ditu; jantokia egongo da bertan eta baita atseden lekua ere. Horretarako sofa eta eserleku berezi batzuk ipiniko dituzte. Ekintzak egiteko ere erabiliko da gela nagusi hori.


Sukaldea, biltegia, garbitegia eta erizaintza gela ere izango ditu zentro berriak. Bestalde, bi komun izango ditu: komun arrunta bat eta geriatrikoa bestea.

Proiektuaren aurrekontua 161.000 eurokoa da eta enpresek 15 eguneko epea daukate proposamenak aurkezteko. Lanak adjudikatuta sei hilabeteren buruan amaitu beharko dituzte lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak