Lorezaintza zerbitzua eta kaleak garbitzekoa adjudikatu ditu Udalak

Arritxu Barruso 2008ko ira. 25a, 19:06
Lorezaintza zerbitzua eta kaleak garbitzeko zerbitzua lehiaketara atera zituen Aramaioko Udalak eta dagoeneko adjudikatu ditu bi zerbitzu horiek.

Lorezaintza lanak Makai enpresak egingo ditu hemendik aurrera. Orain arte Gasteizko Indoor Gardens enpresa arduratzen zen lan horietaz, baina, abuztu amaieran amaitu zitzaion Udalarekin sinatutako kontratua.


Aretxabaletakoa da Makai enpresa, baina, Aramaioko lanak egiteko herriko gazteak kontratatuko ditu. Hori izan da-eta Udalaren baldintzetako bat. Kiroldegia kudeatzeaz arduratzen diren bi gazteak, jardungo dute lorazain. Asier Agirre alkateak azaldu duenez Makai moduko enpresa baten esperientziaz baliatu nahi dira, baina, herritarrak gura dituzte lan horiek egiten. 

Kale garbiketa 

Kale garbiketa zerbitzua ere lehiaketara atera zuen Udalak. Zerbitzu hori ere adjudikatu dute, eta kasu honetan ere kiroldegiaz arduratzen diren bi gazteek egingo dituzte lanok. Zerbitzu horiek guztiak bateratzea izan da Udalaren asmoa. Hau da pertsona berdinak aritzea lan horietan guztietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak