Eguerdi partean hasiko da festa; eskolan bazkaria egingo dute. Bazkalostean, 17:30ean, kalejira egongo da Detraka animazio taldearekin. Mozorro lehiaketan parte hartutako kuadrilak ikusteko aukera izango da kalejira horretan. 19:15ean, gero, Orkresta taldeak dantzan ipiniko ditu mozorrotuak. Mozorro lehiaketan parte hartzeko izena emateko azken eguna otsailaren 20a da.
Egitaraua
14:30ean herri bazkaria eskolan
17:30ean kalejira Detraka animazio taldearekin eta ondoren Txiriglub18:00etan Mozorro lehiaketako sari banaketa eta txokolate beroa
19:15ean Orkresta