Gazteen finalistak erabakita
Jokatu dira 14 urte bitarteko gaztetxoen hiru kanporaketak. 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen kanporaketa baino ez zen falta finala erabakitzeko. Adin tarte horretan, 13 parte-hartzaile izan ziren bat-bateko kanporaketan eta horietatik seik lortu zuten finalerako txartela. Kanporaketa Arabako bertsozale gazteen topaketetan burutu zen, maiatzaren 29an afalostean, Ubideako Olalde aterpetxean. 6 finalisten izenak erabaki ziren: Ander Solozabal, Maria Izaga, Ainhoa Comas, Estitxu Saratxo, Elyen Chej eta Xabi Igoa. 30 bertsolari eta bertsozale gazte elkartu ziren, primerako giroa izan zen eta txapelketako kanporaketa amaitu arren bertsoak ordu txikira arte entzuteko aukera izan zen.Abtxiki
Aurtengo eskolarteko txapelketan, 31 bertsolari gaztetxok hartu dute parte bat=bateko sailean, Aramaio, Legutio, Gasteiz, Amurrio eta Aguraingo bertso eskoletakoak. Parte hartu duten eskualde guztietako bertso eskolek izango dute finalean ordezkaritza, beraz ziurtatuta dago finala txikien festa handia izango dela. Goizeko 09:00etan hasiko da idatzizko finalera sailkatutako gaztetxoekin. 3 kategoria izango dira, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa, eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena. Ondoren, 10:30ak aldera Armentia ikastolako ekitaldi aretoko ateak zabaldu eta bat-bateko finala hasiko da, 14 urte arteko gaztetxoekin. Horiek amaitutakoan 14 urtetik 18ra bitarteko gazteen txanda izango da.
Finalistak
14 urte arte:
BINGEN SAINZ (13 urte, Arrizala)
JON UNAI AXPE (14 urte, Agurain)
UNAI GONDRA (13 urte, Artziniega)
MADDALEN ARRAUSI (12 urte, Gasteiz)
ANE OLANO (12 urte, Gasteiz)
BEÑAT OLANO (11 urte, Gasteiz)
PERU ABARRATEGI (11 urte, Aramaio)
ANTTON KARRETERO (13 urte, Aramaio)
14-18 urte
ANDER SOLOZABAL (17 urte, Gasteiz)
ESTITXU SARATXO (17 urte, Elosu)
ELYEM CHEJ (15 urte, Legutio)
XABI IGOA (17 urte, Aramaio)
MARIA IZAGA (14 urte, Aramaio)
AINHOA COMAS (14 urte, Amurrio)