Ez Dok Hiru Biko Teatro konpainiak ekarriko du antzezlana eta sarrerak 2 eurotan salduko dituzte. Patxo Telleriak sortutako antzezlana da eta, Aitor Mazoren zuzendaritzapean, Mikel Martinez eta Telleria bera izango dira agertokian. Haien hitzetan: "Euskaldunon bizitza sexuala aitzakia hartuta, barrea eragitea da helburua eta nahiko estilo zoroa duen antzezlana dela esango genuke. Sexu-terapia kolektibo bat ere izan daiteke". Martinezek eta Telleriak urteak daramatzate bikote artistiko moduan eta berbaldi motz eta zirikatzaileak dira haien ezaugarrietako bat.