Astegunetan 17:30etik 19:30era bitartean egongo da zabalik erakusketa. Asteburuetan, berriz, 12:30etik 14:00etara.
Lankidetzaren gaiarekin lotuta, eta herriko gaztetxoei begira, tailerrak ere egingo dituzte. Atzo, dantza tailerra egin zuten eskolako gimnasioan eta astelehenean eskulan tailerra egingo dute kultura etxean. Azkenik, abenduaren 4an herri desberdinetako musikekin kontzertua egingo dute kultura etxean.