Aramaioko Lagun Artea dantza taldekoek dantza ikastaroak antolatu nahi dituzte datorren urterako; adin guztietako pertsonei zuzendutako ikastaroak izango dira eta, batez ere, erromerietan ohikoak diren dantzak irakatsiko dituzte: arin-arina, fandangoa...
Ikastaroen egunak eta ordutegiak zehaztu barik daude oraindik. Datorren barikuan, abenduak 18, bilera egingo dute eskolako gimnasioan. Izena ematen duten pertsonen arabera antolatuko dituzte txandak eta ordutegiak. Gaur egun, 40 lagun inguru dabiltza Lagun Artea elkartean bi taldetan banatuta.