Uztailean birritan izango da KZguneko tutore Aitor Madrid ikastaroak ematen. Batetik, uztailaren 9an izango da, 09:00etatik 13:00ak arte; eta 10:00etatik 11:00etara bitartean Via Michelin-ekin bidaiatu izeneko ikastaroa emango du, euskaraz. Interesa duenak badu lekua oraindik.
Bestetik, uztailaren 23an ordutegi bera izango du, eguerdira arte. 11:00etatik 13:00etara, berriz, Adobe Acrobat Reader ikastaroa emango du (euskaraz). Hor ere bada lekua interesa duenarendako.