Liburutegiko arduradunak emandako azalpenen arabera urriaren 30ean konturatu ziren ordenagailu bat falta zela. Erabiltzaileek hasiera batean pentsatu zuten matxura izan eta konpontzera eroanda egongo zela ordenagailua. Baina ez zen horrelakorik gertatu. Ordenagailua lapurtu egin zuen norbaitek teklatu eta sagu eta guzti. Atea ez zuten indarrez ireki eta hori ere aztertzen dihardute orain.
KZgunea egunero irekitzen da 17:00etatik 19:30etara eta arduraduna 15 egunean behin joaten da. Esan bezala, gertatutakoa aztertu bitartean itxita mantenduko dute KZgunea.