Kurtzeta-Gainekoek zapatuan, Amurrion, desafioaren bigarren buelta egingo dute

Arritxu Barruso 2008ko uzt. 7a, 12:04
100 tirotik 93 asmatu zituzten pasa zen hilaren 21ean egindako desafioaren lehenengo proban, bai Aramaioarrek eta baita Amurriarrek ere. Beraz, hurrengo bueltan erabakiko da aurtengo desafioaren irabazlea nor den.

Bi herri horien arteko hirugarren desafioa da aurtengoa. Lehenengo urtean Amurriarrak izan ziren garaile eta bigarrenean Aramaioko Kurtzeta-Gain elkartekoak. Azken urteko emaitza errepikatzeko asmoa daukate aramaioarrek aurten. Baina esan bezala, datorren zapatuan, Amurrion egingo den tiroketara arte itxaron beharko da hori jakiteko.


Zapatuan 16:00etan hasiko da tiroketa. Baina izenematea zabalik egongo da 18:00ak arte. Irabazten duenak irabazita ere, guztiek ospatuko dute emaitza. Afaria egingo dute zapatuan bertan Amurrioko jatetxe batean. Edonor joan daiteke afarira. Kurtzeta-Gain elkartekoekin jarri beharko dira harremanetan horretarako. Bazkide ez direnek 32 euro ordaindu beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak