Kurtzeta-Gain Tiro Elkarteko kideek hilaren 27an egingo dute denboraldiko azken tirada

Arritxu Barruso 2008ko irailaren 16a

Kurtzeta-Gain Tiro Elkarteko kideek aurtengo denboraldiari amaiera emango diote irailaren 27an, zapatua, Kurtzeta-Gainen bertan, 16:00etan hasiko dute denboraldiko azken tirada hau, pull batekin, eta 18:00etan amaituko da.

Bertan parte hartzeko junior mailakoek, beteranoek eta emakumeek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek, berriz, hamar euro. 25 plateretara jokatuko dute lehiaketa. Erregularitateko seriendako, bestetik, lehenengo 15 plateren emaitzak hartuko dira kontuan.

Sariak

Lehenengo hamar postuek saria lortuko dute. Urdaiazpiko bana jasoko dute lehenengo hirurek; laugarrenak solomoa lortuko du eta bosgarrenak gazta. Gainontzekoek, txorizoa eta ardoa jasoko dute sari gisa.
Denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, gero, afaria egingo dute Uribarriko elkartean. 19:30ean urteko batzar nagusia egingo dute bazkideek eta ondoren afaria. Afaltzera joan nahi duenak izena eman beharko du irailaren 23a baino lehen. Mikel Uribarrenekin jarri beharko da kontaktuan.

Kurtzeta-gain saria

Hilaren 6an Kurtzeta-Gain saria jokatu zuten. Enrique Ullibarriarana eta Aitor Abarrategui aramaioarrek bigarren eta hirugarren postua lortu zuten, hurrenez hurren. 71 tiratzaile izan ziren eta horietatik 14 aramaioarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak