Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aramaioko Udalak Korrikako kilometro bat erosi du. Korrikaren azken eguneko 2.430. kilometroa da; Duranatik Gasteizera bidean dago, Eskalmendiko zubia baino lehen. Korrika 8:45ean pasatuko da Duranatik apirilaren 5ean, domeka. Hori horrela, Txirritola Euskara Elkarteak eta Aramaioko Udalak deia luzatu die aramaioarrei Udalak erositako kilometro hori egitera joateko eta Korrikan parte hartzeko. Domekan 08:00etan elkartuko dira udaletxeko arkupetan.