Konposta egiteko tekniken ikastaroa egingo da

Maider Arregi 2008ko irailaren 25a

Ikastaro praktikoa, beraien etxeetan hondakin organikoak ustiatzea erabakitzen dutenei zuzenduta dago. Lorezaintzan, nekazaritzan, abeltzaintzan zein basogintzan diharduten profesionalendako.

  • Bi ordu eta erdiko hiru egunetan banatuko da, eta egun bakoitza bi zatitan banatuko da. Atal teorikoa eta tailer praktikoa. Hiru jardunaldiak larunbatetan jorratuko dira hamabost egunero. Ikastaroa urriaren 11an hasiko da.
  • izena-ematea dohainik da, baita eskuliburu praktikoa, DCa eta konpostadorea ikastarora hurbiltzen direnendako. Gehienez 20 pertsona onartuko dira. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da.
  • Jardunaldien gaiak honako hauek izango dira: hondakin organikoen balioa; zer da eta nola funtzionatzen du konpostajeak Naturaren legeak jarraituz. Konposta egiteko teknikak; konpostaren manejua, biltegiratzea eta erabilpena.

Izena emateko

Izena emateko epea urriaren 3ra arte.

Aramaioko udaletxeko bulegoa: Telf. 945 44 50 16 eta fax. 945 44 53 56

Arrazua-Ubarrundiako udaletxeko bulegoetan. Telf. 945 29 95 16 eta fax. 299602

Jaitsi hemen eskaera orria (61kb, pdf)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak