Koikili Lertxundi Athleticeko jokalaria Aramaion [bideoa]

Goiena 2010ko mai. 20a, 19:01
Zuiako koadrilako euskara sailak antolatuta, Koikili Lertxundi Athleticeko jokalaria Aramaion izan da gaur. San Martin eskolako eta Legutioko eskolako umeekin pasatu du goiza, hainbat jolas egiten, beti ere euskaraz. Izan ere, futbol jokalaria izateaz gain, besteak beste, kirolaren eta jolasen bitartez euskara bultzatzea helburu duen aholkularitza enpresa bat ere badu Koikilik.

Umeak euskaraz egin dezaten motibatzea du enpresa horrek zereginetako bat, eta horretan ibili da gaur Aramaion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak