Koadrilek hartuko dute jaien lekukoa eta giroari eusteko ardura

Jon Berezibar 2009ko uztailaren 5a

Astelehena da baina aramaioarrek geldi egoteko asmorik ez daukate koadrilen arteko pikearekin akatuko beharko dute gaur ajea (16:30), Txan Magoak bixamonie desagertarazteko trikimailuren batekin ez baldin badator gutxienez.

Txarangarekin iratzarri eta eltze arteko dohainak tortilla lehiaketan erakutsi bihar izan zituzten aramaioarrek zapatuan.  Patatek emandako indarrak Txirritolinpiadetan erre behar izan zituzten arratsaldean. 3 laguneko 12 taldek hartu zuten parte eta horiek bizikletan, ariniketan eta ur baldekada txirristan behera garraiatzen zebiltzan biartean plan lasaiagoa gurago zutenek mahaiaren bueltan elkartu ziren  karta-joakoan. Pantxoa eta Peio arduratu ziren gauean herriko bazterrak goxatzeaz. 

Herri kirola eta dantza

Atzo herri kirolarekin zen hitzordua eta dantzariekin. gaua, ostera, umorez egin zuten aramaioarrek elizako eskaileratan egindako monologoekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak