Bestalde, San Adrian eta Durakogaineko mendiak berriro landatzeko lanak lehiaketara ateratzeaz hitz egingo du Osoko Bilkurak etzi. Udal aurrekontuetan partida garrantzitsuenetariko bat dute lan horiek: 51.315 euro, hain zuzen ere.
Horrez gain, Masusta haurreskolako garbiketa lanak ere esleituko dituzte.
Joan den astean zen batzartzekoa Osoko Bilkura, baina bertan behera utzi behar izan zuten; hortaz, etzi, eguaztena, batzartuko dira, arratsaldeko seietan.