Kirol-automobil klasikoen martxa, Aramaion

Usoa Agirre 2009ko apirilaren 16a

Rallyestone 2009 izeneko kirol-automobil klasikoen martxa egingo dute Bizkaiko Real Peña Motorista elkarteko kideek apirilaren 17an, 18an eta 19an. Zapatuan, apirilak 18, pasako dira Aramaiotik, eguerdian.

Olaetan izango dira 12:30ak aldera eta handik leku hauek bisitatuko dituzte: Kurtzeta, Ibarra, Arriola, Ibarra, Untzilla eta handik Gasteiz aldera egingo dute.

Irteeraren gaineko informazio guztia duzue hemen: www.rpmv.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak