Datorren eguaztenean izango da hori. Aramaioko ludotekan egingo dute tailerra, 16:15etik 17:30ak bitartean. Ana Muñoa izango dute irakasle eta esne kaxekin egingo dituzte diru-zorroak. "Kaxak moztu ostean, belkroa jarriko diegu. Metal kolorekoak izango dira karterak, kaxen barrualdeko kolorekoak. Dena dela, norberak, gero, nahi duen moduan margotu ahal izango du bere diru-zorroa" azaldu du Muñoak.
Lehenengo Hezkuntzako ikasleei zuzendutako tailerra da, lehenengo maila eta seigarren maila bitartekoei. Dena dela, Muñoak azaldu du beste edonork karterak egiten ikasteko gogoa badu, Ludotekan agertuz gero, tailerrean parte hartzeko aukera izango duela.